domingo, 6 de abril de 2014

BURUNDI


BURUNDI Informazio orokorra: Burundiko hiriburua Buyumbura da,851.040 biztanle ditu eta frantsesa eta kirundi hitz egiten dituzte. Nazioan %7,8 ura da. Burundi munduko hamar nazio pobreen artean dago. Frankoa txanpon bezala erabiltzen dute eta Pierre Nkurunziza lehendakaria dute. 8.988.091 biztanle bizi dira. Belgikatik 1962. urteko uztailaren 1ean independetzia lortu zuten. Herrialdeko %62 katolikoa da, %8 musulmana da. Heziketa: Burundin Buyumbarako unibertsitatea dago. Hainbat museo daude, adibidez, Burundiko museo nazionala. Hala ere, zaila da heziketa jasotzea, horren ondorioz gizonezkoen erdia analfabetoa da, eta emakumezkoen laurdenak bakarrik oinarrizko hezkuntza dauka.

 Kultura: Burundikoek haien adierazpen artistikoa asebetetzen dute artisautzan. Baita eskudoak, zeramikak, maskarak eta estatuak egiten dituzte ere. Danborra jotzea oso garrantzitsua da Burundiko ondasunean. Ekonomia: Oso nazio pobrea da; batez ere, gerra eta gaixotasunengatik. Herrialdearen %80 pobreziaren marraren azpian bizi da. Oso janari gutxi dauka Burundiko jendeak. 5 urte baino gutxiago duten umeen artean, %56,8k desnutrizioa pairatzen du.

Nuestra Señora de África kongregazioak, beraz, lan izugarria dauka zonalde horretan. Hala ere, Maite Oiarzunek esaten duen bezala hango jendea zoragarria da eta kultura, musika, hizkuntza, ohiturak eta abar oso erakargarriak eta horrek lana errazten du.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario