martes, 15 de abril de 2014

ESPAINIA



ESPAINIA Europar Batasuneko estatuetako bat da. Honako muga hauek ditu: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, iparraldean Frantzia, Andorra eta Bizkaiko Golkoa (Ozeano Atlantikoa), ekialdean Mediterraneo itsasoa eta hegoaldean Gibraltar (Erresuma Batua), Gibraltarko itsasartea eta Maroko (Ceuta eta Melillaren hegoaldean). Espainiak Iberiar penintsularen zatirik handiena hartzen du eta gainera, Balear Uharteak ditu Mediterraneo itsasoan; Kanariak, Ozeano Atlantikoan; eta Afrika iparraldean, Ceuta eta Melilla autonomia hiriak eta espainiar subiranotasuneko beste lurrak. Guztira 504.645 km² dituenez, Europako laugarren herrialderik handiena da. Estatuaren hiriburua Madrid da.


Nahiz eta gaur egungo egoera oso txarra izan: murrizketak arlo guztietan, pobrezia gero eta handiagoa, langabezi tasa ikaragarri altua... ziur gaude hoberantz joango garela. Herri alaia gara, solidaritatea gure hiztegiko lehenengo hitzen artean dago, alferrak noiz behinka eta oso langileak beharrezkoa denean. Asko dira "Nuestra señora de África" kongregazioak antolatzen dituen ekintzak Espainian Afrikako egoera erakusteko. Ikastaroak, erakusketak, hitzaldiak... helburu nagusia gazteen konpromisoa bereganatzea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario