jueves, 17 de abril de 2014

ELKARRIZKETA

Martxoaren 10ean Maite Oyarzun gure intitutura hurbildu zen. Oso gustura egon ginen berarekin hizketan; izan ere, hurbila, interesgarria eta hagitz atsegina izan zen.
Espero dugu zuek ere elkarrizketa honetaz disfrutatzea!


AURKEZPENA

Maite Oyarzun Baraibar 1960. urtean jaio zen Alkotzen. “ Misioneras de Nuestra Señora de África” kongregazioan sarturik dago 35 urte zituenetik. Nahiz eta 15 urtez euskarazko irakasle aritu izana, 1995ean Afrikara abiatu zen bakea eta adizkidetzearen aldeko borroka egitera. Gaur egun Espainian dago gazteekin lan egiten, baina beti Afrikaren alde.

Maite Oyartzun Baraibar (elkarrizketa moldatua)


1. galdera:
Alkotzen bizita, nola bururatu zitzaizun misiolari munduan sartzea? Zenbat urterekin? Konta dezakezu nola izan zen prozesua?
Prozesu luze bat izan zen. Esan dezaket maitasun kontu bat izan zela. Zuen adina nuenean ez nuen pentsatzen misiolaria izatea. Irakaslea nintzenean misiolari bat gure eskolara etorri zen Afrikari buruz hitz egitera eta esandako gauzek asko ukitu ninduten. Horren ondoren berarekin hitz egiten jarraitu nuen eta urte bat pasata misiolaria egitea erabaki nuen eta nire lehen bidaia egin ondoren oso ongi sentitu nintzen, gainera jende asko ezagutu nuen.

2. galdera:
Badakigu lehenengo bidaia Burkina Fasso-ra egin zenuela, zergatik?
Zer egoerak bizi zenituen? Egoera larriak gehien bat izan ziren horiek? Nola sentitu zinen? Zenbat denbora iraun zuen bidaiak?
Egia esan, nik ez nuen aukeratu Burkina Faso.
Nuestra señora de África kongregazioak bidali ninduen hara, besteekin bizitzera. Leku hori egokia zela niretzat konturatu nintzen eta hiru urtez bertan egon nintzen. Gauza asko ikasi nituen, horien artean kirundi hizkuntza ikasi nuen. Egoera larriak ere bizi izan nituen, batez ere, gerrak suertatu zituenak. Hala ere, egoerari aurre egin eta hainbat etxe egin genituen amatxoekin batera, gerran senarrak hilak zituzten emakumeekin, haiek eta haurrak babesteko.

3. galdera:
Geroago, Mexikora abiatu zinen, zer ezberdintasun aurkitu zenituen Afrikaren eta Mexikoren artean? Zer egin zenuen Mexikon?
Oso desberdintasun handia izan zen. Alde batetik, Mexikok denetarik dauka, adibidez: janari asko, arropak… hedapen handia zegoen. Bestalde. Mexikon % 98 kristauak dira eta horrek “errazten” zuen lana. Mexikon ez zekiten nola zegoen Afrika eta orduan erakusketak eta abar egin genituen.

4. galdera:
Zer onura “afektiboa” lortzen duzu beste pertsona batzuei laguntzen diezunean?
Nik beti adibide bat jartzen dut: bihotzarena, bihotzak jaso eta ematen du. Guk misiolariok ematen dugu eta asko jasotzen dugu. Burundin egon nintzenean zuen adinako jendea etortzen zen hizkuntza ikastera. Bederatzi hilabete pasa ondoren festa bat egin genuen eta oihal bat oparitu eta ume bat bizkarrean jarri zidaten. Afrikan Maite Ximirimana deitzen naiz eta esan nahi du haien familiakoa naizela. Afrikan oso pozik sentitzen naiz.

5. galdera:
Zuen blog-ean irakurri dugu pasa den maiatzean esklabotzaren kontrako kanpaina bat sortu zenutela, zer ondorioztatu zenuten? Ondorio horiek kontuan hartuta, zer proiektu dituzue etorkizunerako?
Bada, kanpaina hori, batez ere, gure fundatzaileen omenez egin genuen. Berak, duela 120 urte mundu osoan zehar (Frantzian, Bruselan…) kanpaina bat egin zuen esklabotza zela eta, egoera horrek lotsatuta, Afrikan gertatzen zena aldarrikatzeko. Baita gaur egun dauden esklabotza motei buruz hitz egiteko ere.

6. galdera:
Gazte guztiek bezala, guk ere gizartea, gure txikian, aldatu eta hobetu nahi dugu, zu, zer gomendatuko zeniguke hori lortzeko?
Zer egin dezakegu?
Lehendabiziko gauza, hemen, eskolan, zuen artean ongi moldatzea eta elkar laguntzea da. Lagun onak izan eta denak errespetatu.
Eta bigarrenean, aita, ama, eta irakasleak errespetatu.

7. galdera:
Gaur egun gazteekin lan egiten duzu, ezta? Garrantzitsua al da gazteekin lan egitea? Zergatik gazteekin? Zertan ari zarete?
Niretzat oso garrantzitsua da gazteekin lan egitea. 20 urte nituenean jendeak asko lagundu ninduelako. Guk pertsonok energia handia dugu eta gazteek energia asko dute. Energia hori ez badugu ongi bideratzen gaizki erabiltzen dugu. Nik zorte handia izan nuen beste pertsona batzuek lagundu nindutelako energia ondo bideratzen besteak laguntzeko eta ona izateko. Orain Madrilen gaude “boluntariaroak” egiten Espainiako jendea beste tokietara joateko. Hain zuzen ere, uda honetan Tetuanera joateko. Badago etxe bat “Esperanza de los Niños “ deitzen dena eta gu hara joaten gara ekintzak egitera eta kaleko jendeari eskaintzen diogu etortzera gauzak egiten ikastera.

8.galdera:
Orain, nora jo beharko lukete, Afrikara laguntzera joan nahi dutenek?
Begira, badugu facebook-a eta lehenengo hara joan behar dute. Guk kanpamenduak prestatzen ditugu, denbora txikirako, eta gustukoa badute, etor daitezen. Ondoren lan hori maite badute, leku hori beraientzat dela frogatzen badute, (...) gure kongregazioak pozik hartuko ditu .


Maite, eskerrik asko etortzeagatik. Asko ikasi dugu eta gainera oso gustura egon gara zurekin hitz egiten, baita lana prestatzen ere. Bueno, agur eta espero dugu beste batean topatzea. Laster arte, Maite.

Informazio gehiago izateko: http://misionerasdeafrica.blogspot.com.es/
Maitek hainbat objektu ekarri zizkigun Afrikatik.

1 comentario:

  1. Kaixo Aitor, Ruben eta Maria. Gaur ikusi dut zuen blog "Larraintzarko hirukotea", asko gustatu zait !!!!! Zorionak zure lan ederrarengatik. Oso gustora egon nintzen zuekin eta niretzat oso garrantzitsua izan zen nire eskola bisitatzea eta zuekin hitz egitea.Eskuminak zuen andereño Yolandari. Espero dut, haunditzen zaretenean, etorriko zaretela Afrikara, ni bisitatzera eta egiten ditugun proiektuak ezagutzera. Besarkada haundi bat Maite Oiartzun-aren partez et laister arte !!!!

    ResponderEliminar