miércoles, 2 de abril de 2014

MALI

MALÍ

 Informazio orokorra: Maliko hiriburua Bamako da eta frantsesa hitz egiten dute. Nazioan %1,6 ura da. Txanpona frankoa da eta Ibrahim Boubacar Keita izeneko lehendakaria dute. 2012an 14,85 milioi biztanle bizi ziren Malín. Independentzia 1960. urteko irailaren 22an lortu zuten. Heziketa: Gaur egungo egoera, heziketa dohainik da eta bederatzigarren mailara arte derrigorrezkoa da. Baina ume gutxi joaten dira eskolara; familiek dirurik ez dutelako liburuak, uniformeak, etab. erosteko. Azken ikerketek esaten dute, herrialdeko %27-ren eta %46,4-ren arteko biztanleak analfabetoak direla.

 Osasuna: gaur egungo egoera, osasunean 2000. urtean biztanleen %63k ura edangarria zeukan. Oso jende gutxik mediku bulegora joateko aukera du. Malaria bezalako beste hainbat gaixotasun izaten dira Malin. Desnutrizio arazoa ere badago. Malinek munduko txarrenetako osasun sistemaren bat du.
Malin XX. mendearen hasieratik lan egiten ari da Nuestra Señora de Áfrika kongregazioa. Musulmanen artean, poliki-poliki beste komunitate bat hasi ziren eraikitzen, helburu nagusia ahaztu gabe: okerren bizi direnekin lan egitea eta haien bizimodua ahal den neurrian hobetzea. Eta horretan jarraitzen dute gaur egun.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario