jueves, 17 de abril de 2014

PROIEKTU BERRIAK

PROIEKTUAK Dakizuenez, Nuestra señora de Africa kongregazioak proiektu asko ditu martxan eta gehienak gazteekin hedatzen dira. Orain beraiek aurten antolatutako 2 proiekturi buruz hitz egingo dizuet:
   

Uztailaren 19tik 27ra egin behar dute Santiago bidea, baina aurten Frantzian. Aukera paregabea da beste kulturak eta beste gazteekin harremanetan egoteko , baita nork bere bidea aukeratzeko eta Jainkoa hurbilagoa izateko ere. “Arreba zuriek” esaten duten bezala: “Animatzen zaituztete bide hau egitera eta maitasuna munduan zehar banatzera.” ANIMATU ZAITEZ bide hau egitera. Gustukoa izango duzu eta!  
Abuztuaren 2tik 16ra kanpaldi bat antolatu dute Tetuanen (Marokon). Erlijioaz gozatzeaz gain, Marokoko kultura ezagutzeko, eta, bide batez, hango biztanleen alde lan egiteko aukera ezin hobea izan daiteke. Interesa izanez gero, maiatzaren 31n bukatzen da izena emateko epea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario